Ikuskaritz soziolaboralak eta berdintasunaren ingurukoak

Sbalek zerbitzua ematen die bere bezeroei ikuskaritza soziolaboraletan eta berdintasunaren ingurukoetan; zeregin horretarako, baditu profesional kualifikatuak, independenteak eta ASEE Auditore Soziolaboralen Euskal Erakundeak gaituak.

Behar diren berrikuspen eta egiaztapen teknikak erabilita, azterturiko agirien bitartez eta dagozkion ikuskaritza probak eginez, ikusten dugu ea entitate bat behar bezala egokituta ote dagoen indarrean diren arau eta printzipio soziolaboraletara.

Ikuskaritzaren emaitzarekin txosten bat egiten dugu, eta txosten horretan, egokitzapen horri buruzko iritzi tekniko eta ganorazko bat ipintzen da; era berean, Ikuskaritza Soziolaboralean analizaturiko agirietatik eratortzen den informazioaren fidagarritasuna ikusten da, agirien edukiak zein diren jakiteko eta baloratzeko.

Ikuskaritza Soziolaborala eta Berdintasunaren ingurukoa eginda, izan ikuskaritza hori norbere ekimenez gauzatua nahiz beste entitate batek gauzatua nahiz enpresan interesa duen talde batek gauzatua, jakin ahal da noraino betetzen diren indarrean diren arau soziolaboralak eta berdintasunaren ingurukoak, eta, hala, aldez aurretik jakin zein diren bete gabe daudenak etorkizunean arriskuak saihesteko.

Beste zerbitzu batzuk

Lanerako eta gizarte segurantzarako eskubidea
Inspecciones de trabajo
Genero berdintasunaren gaineko planak eta jazarpen laboralari, sexualari eta sexuagatikoari aurre hartzeko protokoloak
Enplegua erregulatzeko dosierrak, hitzarmen kolektiboen negoziazioa eta enpresa itunak
Lan arriskuen prebentzioa
Due diligence

© Copyright 2022 | Aviso Legal | Política de cookies | Política de privacidad de redes sociales
Contáctanos