Lanerako eta gizarte segurantzarako eskubidea

Lanerako eta Gizarte Segurantzarako eskubidearen eremuan, SBALek aholkularitza zerbitzua ematen die bere bezeroei, orobat ordezkaritza teknikoa, honako lan auzi hauetan:

Lan kontratazioak.

Goi zuzendaritzako kontratuak, itun bereziak, blindatze klausulak eta ez lehiatzekoak, goi zuzendaritzaren kargu uzteak, eta abar.

Aholkularitza, desgaitasunak dituzten langileak kontratatzeko betebeharren inguruan.

Aholkularitza, Gizarte Segurantzaren kotizazioaren inguruan, eta informazioa, kontratazioaren ondorioz aplikatzekoak diren etekin edo pizgarrien inguruan.

Gizarte Segurantzaren ekintza babesgarria eta aurreikuspen sozial osagarria. Aholkularitza, langileen egoera espezifikoetan (amatasuna/aitatasuna, baimenak, behin-behineko ezintasunak, familia eta lana uztartzeko neurriak...).

Aholkularitza, langileak nazioartera lekutzean (lanaren eta gizarte segurantzaren gorabeherak).

Aholkularitza hirugarrengoekin eta aldi baterako laneko enpresekin egindako kontraten edo zerbitzu emateen inguruan.

Beste zerbitzu batzuk

Lan inspekzioak

Ikuskaritza soziolaboralak eta berdintasunaren ingurukoak
Genero berdintasunaren gaineko planak eta jazarpen laboralari, sexualari eta sexuagatikoari aurre hartzeko protokoloak
Enplegua erregulatzeko dosierrak, hitzarmen kolektiboen negoziazioa eta enpresa itunak
Lan arriskuen prebentzioa
Due diligence

© Copyright 2022 | Aviso Legal | Política de cookies | Política de privacidad de redes sociales
Contáctanos