Nazioartea

 

Atzerriratuen zerga sistema

SBALek lekualdatutako langileen inguruko zerga aholkularitza zerbitzuak eskaintzen dizkie bezero multinazionalei, irtenbide eraginkor eta integral bat bilatzen die, baita leku aldatzeak sor ditzakeen gorabeheretarako ere. Kolaboratzaile kualifikatuz osatutako langile sare batekin egiten dugu lan eta …

Leer más

 

 

SBALek lekualdatutako langileen inguruko zerga aholkularitza zerbitzuak eskaintzen dizkie bezero multinazionalei, irtenbide eraginkor eta integral bat bilatzen die, baita leku aldatzeak sor ditzakeen gorabeheretarako ere.

 

Kolaboratzaile kualifikatuz osatutako langile sare batekin egiten dugu lan eta alor bakoitzaren eta atzerriko herrialde bakoitzaren berezitasunak kontuan izanda, modu koordinatu eta arin batean bilatzen ditugu irtenbideak.

Migrazioari eta lekualdatzeari dagokionez, EMS (Employee Mobility Solutions) sektoreko enpresa liderraren lankidetzarekin egiten dugu lan.

Honako hauek dira atzerrira lekualdatutako langileentzat dugun zergen aholkularitza pakete lehiakorrak nagusiki eskaintzen dituen zerbitzuak:

  • Egoeraren analisia, gerta daitezkeen halabeharren diagnostikoa eta legea betetzeko, arrisku posibleak ekiditeko eta norbanakoaren eta elkartearen zerga sistema hobetzeko aholku egokien azalpena.
  • Enpresaren politika definitzea: epe labur eta luzean lekualdatutako langileak, zergen ekualizazioa, abiaraziko den protokoloa eta zerga-tratamendurik hoberena.
  • Enpresarekin honako hauen balorazioa egingo da: atzerriratzeko formula, lekualdatutako langilearen zerga-egoera, zerga-atxikipenen tratamendua egoiliar gisa (PFEZ) edo ez egoiliar gisa (EEEZ), eta dagokionean, PFEZek dituen zerga-onurak aplikatuko dira (atzerrian lan egiteagatik jasotako etekinen salbuespena) edo Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren araubidea aplikatuko da.
  • Atzerriko herrialdean dagoen zerga-tratamenduari buruzko aholkularitza. Atzerrian dagoen langile bakoitzari ezarritako soldata baloratuko da, betiere, atzerriko herrialdearen eta langilearen profilaren arabera; eta tokian tokiko kontratazioa dagoen ala ez kontuan hartuz. Zenbateko gordinak kalkulatzea, soldata garbia bermatzen bada.
  • Lekualdatutako langilearekin harreman zuzena egongo da, Espainiako zein atzerriko herrialdeko zerga ordaintzea azaltzeko eta bi herrialdeetan izango duen egoera fiskalari buruz sortu ahal zaizkion zalantzak, tramiteak eta gorabeherak konpontzeko.
  • Lekualdatutako langileari laguntza emango zaio atzerriko herrialdean, zergapekoen erroldan alta emateko, herrialdean egoitza fiskalaren ziurtagiria lortzeko eta errenta aitorpena egiteko.
  • Espainian nahitaezko komunikazioak egitea eta lekualdatutako langilearen aitorpenak egitea, Ez-Egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (EEEZ) eta (PFEZ), kasuan-kasuan, egoitza fiskalaren arabera.

Atzerriratuen zerga-tratamendua
Inposatze bikoitzeko hitzarmenak
Ingelesa- Gaztelania Glosario fiskala

 

Nazioarteko proiektuen eta egituren zerga sistema

SBALek bezeroei nazioarteko operazioen zerga sistema modu egokian bideratzea gomendatzen die, horrela, arriskuak edota ustekabeko kostuak saihestuko dira eta nazioarteko proiektuen zerga eragina optimizatuko da. Kolaboratzaile kualifikatuz osatutako langile sare batekin egiten dugu lan eta …

Leer más

 

 

SBALek bezeroei nazioarteko operazioen zerga sistema modu egokian bideratzea gomendatzen die, horrela, arriskuak edota ustekabeko kostuak saihestuko dira eta nazioarteko proiektuen zerga eragina optimizatuko da.

Kolaboratzaile kualifikatuz osatutako langile sare batekin egiten dugu lan eta alor bakoitzaren eta atzerriko herrialde bakoitzaren berezitasunak kontuan izanda, modu koordinatu eta arin batean bilatzen ditugu irtenbideak.

Nazioarteko operazioak egiteko dugun zergen aholkularitzak zerbitzu hauek eskaintzen ditu nagusiki:

  • Proiektuak ekarri ditzakeen zerga betebeharren diagnostikoa, batez ere, atzerriko herrialdeko zerga zuzenak (egoitza egonkorra dagoelako edo jatorrian atxikipena dagoelako); edota zeharkako zergak, muga-zergak edo zerga bereziak; edota nazioarteko inposatze bikoitzeko hitzarmenen, araubideen edo tokian tokiko praxiaren arabera, lekualdatutako langileek duten zerga-ordainketa direla eta.
  • Atzerriko herrialdean egitura korporatibo egokia definitzea eta sortzea: filiala, egoitza egonkorra edo sukurtsala.
  • Proiektuaren hedapena planifikatzea, “off shore” / “on shore”, operazioaren oinarriak kontuan hartuz eta INCOTERMS entrega baldintzak planifikatzea, zerga inplikazioa kontuan hartuz.
  • Proiektua analizatzea eta baloratzea, jatorrian atxikipena egon daitekeen edo ez jakiteko, ehunekoa kalkulatzeko eta Nazioarteko hitzarmena aplikatuz zenbatekoa murrizteko neurrien tramiteak egitea.
  • Atzerriko herrialdean egoitza egonkor bat izateko beharra dagoela erabakitzeko, proiektuaren nondik-norakoak eta bestelako kontuak baloratzea.
  • Nazioarteko proiektuetan elkarretaratzeko bideak eta inplikazio posibleak baloratzea.

Inposatze bikoitzeko hitzarmenak
Munduko administrazioak
Ingelesa-Gaztelania Glosario fiskala

 

Herrialde hauetan egin dugu lan

25 urte baino gehiagoko esperientzia du enpresak, eta urte guzti horietan 30 herrialde baino gehiagotan egin dugu lan atzerriratze eta nazioarteko proiektuetan. Besteak beste herrialde hauetan egin dugu lan:

Leer más

 

 

  • Alemania
  • Saudi Arabia
  • Argentina
  • Australia
  • Bangladesh
  • Bolivia
  • Brasil
  • Txile
  • Txina
  • Kolonbia
  • Korea
  • Costa Rica
  • Ekuador
  • El Salvador
  • Ameriketako Estatu Batuak
  • Frantzia
  • Guatemala
  • Holanda
  • India
  • Italia
  • Japonia
  • Maroko
  • Mexiko
  • Nikaragua
  • Pakistan
  • Panama
  • Peru
  • Polonia
  • Erresuma Batua
  • Txekia
  • Errumania
  • Hegoafrika
  • Suitza
  • Thailandia
  • Uruguai
  • Venezuela

© Copyright 2022 | Aviso Legal | Política de cookies | Política de privacidad de redes sociales
Contáctanos