Nazioarteko proiektuen eta egituren zerga sistema

SBALek bezeroei nazioarteko operazioen zerga sistema modu egokian bideratzea gomendatzen die, horrela, arriskuak edota ustekabeko kostuak saihestuko dira eta nazioarteko proiektuen zerga eragina optimizatuko da.

Kolaboratzaile kualifikatuz osatutako langile sare batekin egiten dugu lan eta alor bakoitzaren eta atzerriko herrialde bakoitzaren berezitasunak kontuan izanda, modu koordinatu eta arin batean bilatzen ditugu irtenbideak.

Nazioarteko operazioak egiteko dugun zergen aholkularitzak zerbitzu hauek eskaintzen ditu nagusiki:

  • Proiektuak ekarri ditzakeen zerga betebeharren diagnostikoa, batez ere, atzerriko herrialdeko zerga zuzenak (egoitza egonkorra dagoelako edo jatorrian atxikipena dagoelako); edota zeharkako zergak, muga-zergak edo zerga bereziak; edota nazioarteko inposatze bikoitzeko hitzarmenen, araubideen edo tokian tokiko praxiaren arabera, lekualdatutako langileek duten zerga-ordainketa direla eta.
  • Atzerriko herrialdean egitura korporatibo egokia definitzea eta sortzea: filiala, egoitza egonkorra edo sukurtsala.
  • Proiektuaren hedapena planifikatzea, "off shore" / "on shore", operazioaren oinarriak kontuan hartuz eta INCOTERMS entrega baldintzak planifikatzea, zerga inplikazioa kontuan hartuz.
  • Proiektua analizatzea eta baloratzea, jatorrian atxikipena egon daitekeen edo ez jakiteko, ehunekoa kalkulatzeko eta Nazioarteko hitzarmena aplikatuz zenbatekoa murrizteko neurrien tramiteak egitea.
  • Atzerriko herrialdean egoitza egonkor bat izateko beharra dagoela erabakitzeko, proiektuaren nondik-norakoak eta bestelako kontuak baloratzea.
  • Nazioarteko proiektuetan elkarretaratzeko bideak eta inplikazio posibleak baloratzea.
Read more Read more Read more
© Copyright 2024 | Aviso Legal | Política de cookies | Política de privacidad de redes sociales | Política de privacidad
Contáctanos