Atzerriratuen zerga sistema

SBALek lekualdatutako langileen inguruko zerga aholkularitza zerbitzuak eskaintzen dizkie bezero multinazionalei, irtenbide eraginkor eta integral bat bilatzen die, baita leku aldatzeak sor ditzakeen gorabeheretarako ere.

Kolaboratzaile kualifikatuz osatutako langile sare batekin egiten dugu lan eta alor bakoitzaren eta atzerriko herrialde bakoitzaren berezitasunak kontuan izanda, modu koordinatu eta arin batean bilatzen ditugu irtenbideak.

Migrazioari eta lekualdatzeari dagokionez, EMS (Employee Mobility Solutions) sektoreko enpresa liderraren lankidetzarekin egiten dugu lan.

Honako hauek dira atzerrira lekualdatutako langileentzat dugun zergen aholkularitza pakete lehiakorrak nagusiki eskaintzen dituen zerbitzuak:

  • Egoeraren analisia, gerta daitezkeen halabeharren diagnostikoa eta legea betetzeko, arrisku posibleak ekiditeko eta norbanakoaren eta elkartearen zerga sistema hobetzeko aholku egokien azalpena.
  • Enpresaren politika definitzea: epe labur eta luzean lekualdatutako langileak, zergen ekualizazioa, abiaraziko den protokoloa eta zerga-tratamendurik hoberena.
  • Enpresarekin honako hauen balorazioa egingo da: atzerriratzeko formula, lekualdatutako langilearen zerga-egoera, zerga-atxikipenen tratamendua egoiliar gisa (PFEZ) edo ez egoiliar gisa (EEEZ), eta dagokionean, PFEZek dituen zerga-onurak aplikatuko dira (atzerrian lan egiteagatik jasotako etekinen salbuespena) edo Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren araubidea aplikatuko da.
  • Atzerriko herrialdean dagoen zerga-tratamenduari buruzko aholkularitza. Atzerrian dagoen langile bakoitzari ezarritako soldata baloratuko da, betiere, atzerriko herrialdearen eta langilearen profilaren arabera; eta tokian tokiko kontratazioa dagoen ala ez kontuan hartuz. Zenbateko gordinak kalkulatzea, soldata garbia bermatzen bada.
  • Lekualdatutako langilearekin harreman zuzena egongo da, Espainiako zein atzerriko herrialdeko zerga ordaintzea azaltzeko eta bi herrialdeetan izango duen egoera fiskalari buruz sortu ahal zaizkion zalantzak, tramiteak eta gorabeherak konpontzeko.
  • Lekualdatutako langileari laguntza emango zaio atzerriko herrialdean, zergapekoen erroldan alta emateko, herrialdean egoitza fiskalaren ziurtagiria lortzeko eta errenta aitorpena egiteko.
  • Espainian nahitaezko komunikazioak egitea eta lekualdatutako langilearen aitorpenak egitea, Ez-Egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (EEEZ) eta (PFEZ), kasuan-kasuan, egoitza fiskalaren arabera.
Read more Read more Read more

 

© Copyright 2024 | Aviso Legal | Política de cookies | Política de privacidad de redes sociales | Política de privacidad
Contáctanos